XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batasun hunen galtzarrean daude bildurik euskara lantzen, ikertzen edo nolabait mintzaira hunen alde lan egiten ari diren jaunak.

Eta jaun hoik Euskal Herriko eskualde guztietakoak dira, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa Garaia, Zuberoa, Nafarroa Behereko eta Lapurdikoak.

Ororen artean har-eman izanik, nahi ditugu euskararen korapiloak eta hauziak galbaetu eta ahal dela argitu, eta gure mintzaira hau gai bihurtu gaur eguneko bizimolde, arazo eta kulturaren sujetak tratatzeko.

Nahi dugu euskarak, gure herriaren ondasun berezi eta balios hunek, etorkizun bat izan dezan, eta horretarako premiazko dela ikusten dugu, toki bakoitzeko mintzatzeko manerak errespetatuz, hoien gainetik euskara molde bat bakarra eta orokorra hedaraztea eskolan, liburuetan eta abar erabiltzekoa.

Nahi dugu oinarrizko kultura sendo bat euskaraz egin dadin.

Nahi dugu geure euskara herri aitzinatu baten tresna egoki bihur dadin.

Hitz batean esateko, euskararen salbamenduko obra nahi dugu bulkatu, sustatu eta aitzina eraman.

Egiteko handia eta amets handia dela hau badakit.

Handiegia, ederregia eta egiten gaitza.

Ongixko dakigu, bai.

Akademia, bera bakarrik, ez da gai obra handi hau bururatzeko.

Euskaldunen atxikimendua, zuen guztion laguntza suharra eta ihardespena eta segida nahi eta behar du.

Benetan eta zinez euskaldunok nahi baldin badugu, ordea, eta hortan lan egiten baldin badugu gogotik, egin daitekeen obra dela uste dugu.

Egungo gure bilkura hunetan, bada, Hiriart-Urruty jaunak euskaltzain edo académicien berri bezala ofizialki Akademian bere sartzea eginen du.

Hortarako bere hitzaldia irakurriko du, eta ondoan bere aitatxi bezala hartu duen beste académicien zahar batek J. L. Davant jaunak ihardespenezko hitzaldia egingo du.

Eta azkenik, euskaltzain izendatua izan delako ageri edo sinestamendua emango zaio Hiriart-Urruty jaunari.

Eta azkenik, eta finitzeko, beste euskaltzain ohorezko baten hil-berria gaztiatu beharrean gertatzen naiz.